blogak


Azkue Fundazioaren Egunkaria

Azkue Fundazioaren bloga. Teknologia, ingurune digitala, sare sozialak eta abar aztergai. Informazioa, aholkuak, berrikuntzak...

Berriaro

Ezinbestekoa da etorkizunera begiratuta gogoeta egitea, komunikazio bide eta ohiturak azkar aldatzen ari direlako, aldaketa horietara egokitu gabe kazetaritzaren jardunak gainbeheran jarraituko duelako. Are garrantzitsua da ahalegin hori euskarazko hedabideentzat, itsaso zabalean dabilen txalupa baino ez baikagara sentitzen aro digitalean. Hari horretatik tiraka ibiliko naiz aurrerantzean, eta blog hau gogoetak eta esperientziak konpartitzeko leiho bat izango da. Ongi etorri Berriaro-ra.

CodeSyntax

CodeSyntax enpresaren bloga.

DIFusio@

Donostiako Informatika Fakultateko bloga.

Iparra.eus

Xabier Martinen bloga da. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu.

Izaroblog

Izaro Basurko da nire izena, eta sarean @izaro “ezizena” erabiltzen dut, eternautaren aurpegi batekin normalean,

Leihotik ihesi

Pribatutasuna eta software librea dira blog honen ardatz nagusiak. Eta ez, ez da teknologia albistegi bat. Teknologiak gizartean duen ondorio sozial eta politikoetaz hausnartzeko, sare banatu izan nahiko lukeen, Interneteko txoko bat da.

Librezale

Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz. Librezalen parte hartu nahi izanez gero, begiratu gure webguneko Parte hartu nahi duzu? atala.

Sarean.eus

sarean.eus ingurune digitalaren topagunea da. PuntuEUS Fundazioa da sustatzailea eta xedea informatu, entretenitu, kultura teknologikoa euskaraz sustatu eta bertako erreferenteak sortzea da. Horretarako, kolaboratzaile aditu eta esanguratsuen eskutik, ingurune digitalari buruzko askotariko gaiak lantzen dira euskaraz.

Sustatu

Interneteko albistegi bat da Sustatu. 2001eko azaroan sortu zen: euskarazko lehen blogetakoa izan zen, eta orain ere webloga izaten jarraitzen du nagusiki. Weblog kolektiboa, non artikulu nagusiak idazteko aukera irakurleen esku ere badagoen.

Talaios

TALAIOS, sortu. eraldatu. elkarbanatu. ... aditua, Tanit teknologia sozial eta libreen laborategian ari da proiektu berrien sorkuntza, garapen eta inplementazioan.

Teknopataren txokoa

Aupa! Joxe Rojas naiz, 1971ko azaroan jaio nintzen Gurutzetako ospitalean, Bizkaian. Gurasoak Malagako herrixka txiki batekoak ditut, Jubriquekoak. Hala ere, euskarak izugarrizko jakinmina sortu dit txiki-txikitatik eta tira, konturatu orduko eskolak ematen nengoen Bolintxu AEK Euskaltegian, Unibertsitatean Kazetaritza ikasten nuen bitartean. Hamar urte pasatu nituen bertan, harik eta egun batean nekatu eta beste zerbaiten bila hasi nintzen arte.

Wikipedia

Euskal Wikilarien Lankide Taldeko bloga. Euskarazko Wikipediari buruzko informazio gunea.

Ziber-etxekoandrea

Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07