Ainara Berges eta Josune Gil gara, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzaren hirugarren mailako ikasleak. Blog hau Hedabideen Ereduak irakasgaiaren parte izango da eta gure kasuan fotokazetaritza izango da gai nagusia.
Altzo baten goxotasuna bilatzen dugulako. Etxekotasuna. Benetakotasuna. Gu geu bizi garen etxea eta ingurua partekatuko dugu. Gu geu garena eskaini, datozen guztiengandik ere jasoz eta ikasiz.
Elikagai ekologikoen ekoizpena eta merkaturatzea, bisitariei ostatua ematearekin eta lurraren zein eskualdearen ezagutzarekin lotutako jarduerak eskaintzearekin uztartuko dugu.
Kazetaritza ikasten bukatu berri dut eta azkenengo lanetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak ipini ditut hemen, momentuko okurrentziak ere badaude eta baita momentuan garrantzia dutela uste ditudanak. Atsegin badituzue, ez atsegin horrenbeste eta probetxuzkoak izan daitezen, zabaldu.
Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut CodeSyntax eta Tagzania Services enpresetan. Hemen idazteaz gain beste hauetan ere idazten dut: MacMikel, CodeSyntax-en bloga eta Tagzania-ren bloga. Twitterren ere banabil txio-txioka.
Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.
Ilusioz beteriko lantaldea gara. Gazteontzat interesgarri izan daitezkeen gaiak jorratzen ditugu blog honetan, elkarrizketak, albisteak, erreportajeak zein bideoak. Gaien zerrenda luzea da baina besteak beste, etxebizitza, lana, teknologia berriak, Euskadiko Gazteak lankidetzan, Gazte-txartela, Auzolandegiak, boluntariotza, jaialdiak, trukeak, aisialdia… bezalako gaiak aurki ditzakezue. http:/
Han hemenka bidaia blog xumea da. Autorearen bidaiekin elikatzen dena. Edozein parajek du zer ikusi eta zer kontatu eta apurka-apurka munduko zokoak blogeko zokoetan agertzen joango dira.
Hondarribiko Udalak Mintzalaguna egitasmoa antolatu du Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.
Bilbotarra, Norte Apache Rap taldeko kidea, Euskaldun barria, gizarte hezitzailea, umore xelebrearen zale amorratua, filosofo izorratzailea... Opio Errebelde Blog honetan, futbola gizarte aldaketarako erreminta bezala, erabiltzen dituzten eredu ezberdinen inguruan, egingo dugu berba: hango eta hemengo bitxikeriak, atzo eta gaurko anekdotak, futbolari zirikatzaileak…zuen iradokizunak eta iritziak jakin nahi ditut. Wellcome to Tijuana!!
"Blog honetan gure ametsetako mendi irteeren kontaketak topatuko dituzu besteak-beste.
Mendi irteera hauek ez dira deskribapen soil bat eta askotan guk bizitakoa ere agertzen da zuk ere lehen pertsonan bizi dezazun.
Honetaz gain, mendi eta osasun artikulutxo batzuk ere irakurgai dituzu, mendira joaten garenerako lagungarri izan daitezkelakoan.
Amets gehiago betetzen ditugun ehinean bloga ere pixkanaka eguneratzen joango naiz.
Espero dut zure ametsetarako lagungarri izatea"
Taxoareko Hitza Osasuna futbol taldearen gaurkotasuna euskara hutsean jorratzen duen blog bat da. 2014an sortu zuten Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetari gazteek, eta geroztik bere tokia egin du zale gorritxo euskaldunen artean.
Urtxintxa eskolaren bloga. Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.
Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.