Ainara Berges eta Josune Gil gara, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzaren hirugarren mailako ikasleak. Blog hau Hedabideen Ereduak irakasgaiaren parte izango da eta gure kasuan fotokazetaritza izango da gai nagusia.
Altzo baten goxotasuna bilatzen dugulako. Etxekotasuna. Benetakotasuna. Gu geu bizi garen etxea eta ingurua partekatuko dugu. Gu geu garena eskaini, datozen guztiengandik ere jasoz eta ikasiz.
Elikagai ekologikoen ekoizpena eta merkaturatzea, bisitariei ostatua ematearekin eta lurraren zein eskualdearen ezagutzarekin lotutako jarduerak eskaintzearekin uztartuko dugu.
Hernani, 1983. Portugal, Andaluzia, Errumania eta Argentina bezalako lekuetan bizi ondoren, Asiara egin dut salto eta orain Bisayaten (Filipinetan) bizi naiz. Blog honetan urruneko irla haien kontuak topatuko dituzu
Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.
Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat.
Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.
Ilusioz beteriko lantaldea gara. Gazteontzat interesgarri izan daitezkeen gaiak jorratzen ditugu blog honetan, elkarrizketak, albisteak, erreportajeak zein bideoak. Gaien zerrenda luzea da baina besteak beste, etxebizitza, lana, teknologia berriak, Euskadiko Gazteak lankidetzan, Gazte-txartela, Auzolandegiak, boluntariotza, jaialdiak, trukeak, aisialdia… bezalako gaiak aurki ditzakezue. http:/
Han hemenka bidaia blog xumea da. Autorearen bidaiekin elikatzen dena. Edozein parajek du zer ikusi eta zer kontatu eta apurka-apurka munduko zokoak blogeko zokoetan agertzen joango dira.
Gauzak datozen bezala hartu behar direla esaten da. Datorrena datorrela, aurrera. Eta bizitzak berak ekarri nau Mexiko Hiri erora bolada luze baterako. Orain zer? Hemen ere, toki guztietan bezala, datorrenari aurre egin beharko zaio, eta gauzak datozen bezala bizi eta kontatuko ditut.
Hondarribiko Udalak Mintzalaguna egitasmoa antolatu du Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean.
"Blog honetan gure ametsetako mendi irteeren kontaketak topatuko dituzu besteak-beste.
Mendi irteera hauek ez dira deskribapen soil bat eta askotan guk bizitakoa ere agertzen da zuk ere lehen pertsonan bizi dezazun.
Honetaz gain, mendi eta osasun artikulutxo batzuk ere irakurgai dituzu, mendira joaten garenerako lagungarri izan daitezkelakoan.
Amets gehiago betetzen ditugun ehinean bloga ere pixkanaka eguneratzen joango naiz.
Espero dut zure ametsetarako lagungarri izatea"
Taxoareko Hitza Osasuna futbol taldearen gaurkotasuna euskara hutsean jorratzen duen blog bat da. 2014an sortu zuten Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetari gazteek, eta geroztik bere tokia egin du zale gorritxo euskaldunen artean.
Gari Araolaza naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, gauza teknoerakargarriak... teknosexua. Egunero sortzen zaizkidan purrustaden gainetik zerbait disdiratsuagoa lortzea gustatuko litzaidake.
Urtxintxa eskolaren bloga. Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.
Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.