Imanol Epelderen bloga. Gai ugari lantzen ditu oso ikuspuntu bereziak emanaz. Hitzak eta esanahiak zorrotz jositako gunea, hausnarketarako parada ematen dutenak. Batzuetan goxo, besteetan garratz baina beti eder eta sakon.
Ainara Berges eta Josune Gil gara, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritzaren hirugarren mailako ikasleak. Blog hau Hedabideen Ereduak irakasgaiaren parte izango da eta gure kasuan fotokazetaritza izango da gai nagusia.
Arrasaten bizi den patatero peto-petoa eta eslaviar arimadun baskoa. Azken urteotan nazioarteko gaiak jorratzen saiatu den post-boltxebike matxinoa. Askatasunaren izenean Berlingo harresia bota eta hamaika gehiago eraiki dituzte; Alienazio inperialistan oinarritutako diskurtsoa desmontatzea dut helburu. Они не пройдут!
Oier Gorosabel Larrañaga naiz, fisioterapeuta (València, 1993) eta osteopata (Madrid, 2009). Eguneroko lanian pazientiak burujabe izateko bidian jartzen saiatzen naiz, osagilliongana ahal danik eta gitxien etorri bihar izan daittezen. Honetarako, terapia fisikuak erabiltzen dittudaz ikuspegi holistiko batetik, mailla fisiko nahiz psikikuan eraginda.
Blog hau gizarte antropologiako lau ikaslek sortu dugu gure klaseko lanak hemen igotzeko asmoz. Blogak.eus-en egitea erabaki dugu euskaraz topatu dugun bakarra izan delako.
Altzo baten goxotasuna bilatzen dugulako. Etxekotasuna. Benetakotasuna. Gu geu bizi garen etxea eta ingurua partekatuko dugu. Gu geu garena eskaini, datozen guztiengandik ere jasoz eta ikasiz.
Elikagai ekologikoen ekoizpena eta merkaturatzea, bisitariei ostatua ematearekin eta lurraren zein eskualdearen ezagutzarekin lotutako jarduerak eskaintzearekin uztartuko dugu.
Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!
Urko Apaolazaren bloga Argia sarean.
Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).
Leire Palaciosen blog pertsonala. Kultura, idazkiak, istorioak, filmak...
Energia berriztagarri eta merkatu elektrikoaren alorrean esperientzia sakona duen taldea bildu gara blog honen atzean. Orri hau baliatu nahi dugu Berriako irakurleekin kontaktuan egoteko.
Auzia Euskaraz proiektua Justizia Administrazioko hainbat eragilek osatzen dute, besteak beste, abokatu eta prokuradoreek, epaitegietako langileek, epaile eta magistratuek, Justizia Administrazioaren letraduek, fiskalek eta auzitegi-medikuek.
Nora Barrosoren bloga Argia sarean.
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Azkue Fundazioaren bloga. Teknologia, ingurune digitala, sare sozialak eta abar aztergai. Informazioa, aholkuak, berrikuntzak...
BADOK euskal kantagintzaren atariaren bloga. Musika munduko lau pertsona ezagunek osatutako blog kolektibo bat. Esperientziak, kritikak, gomendioak, gogoetak, burutazioak… azaltzeko espazio bat izango da, bizia eta dinamikoa. Honako lau blogariak daude hasteko prest: Itsaso Gutierrez, Zuriñe Hidalgo, Juan Gorostidi eta Fermin Etxegoien.
Baloreak lantzeko hainbat tresna biltzen dituen bloga da: bideoak, irudiak, testuak, albisteak, hausnarketarako gaiak... Maisu-maistra pare bat kudeatuta dago.
Mortuaren magalean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Izan... Nahi, eta ezin. Tuareg. Hankaz gora. Hondar ale. Haize ero... bero, gero, zapi, belo, egunero. Izarren begiradapean, herri zahar bat, kel-tamasheq. Amets... Nahi, eta ezin. Tuareg.
Jon Pagolaren bloga Gaztezuloren sarean. Musika eta kulturari buruz.
Kazetaritza ikasten bukatu berri dut eta azkenengo lanetatik interesgarrienak iruditu zaizkidanak ipini ditut hemen, momentuko okurrentziak ere badaude eta baita momentuan garrantzia dutela uste ditudanak. Atsegin badituzue, ez atsegin horrenbeste eta probetxuzkoak izan daitezen, zabaldu.
Berbaratza blogaren bitartez euskararen mundua gure ekarpenekin aberastu nahi dugu gehien gustatzen zaiguna eginez, itzuliz, edo hobeto esanda, euskaratuz. Denbora eta sormenaren poderioz, lau multzo sortu ditugu gure lanak sailkatzeko: ezkaratzean itzulpenak "prestatzen" ditugu su baxuan; baratzean sorkuntza lanak "ereiten" ditugu; irudiak hitz multzoan, aldiz, guk geuk egindako irudiek beren kabuz hitz egiten dute; azkenik, laugarren multzoan, kontu interesgarriak eta bitxikeriak argitaratzen ditugu.