blogak

Zurrumurru askea

Su bilakatuko gara berriro

 

Ohe ilunean botata,

soinean mila hitz,

mila istorio,

mila liburu.

 

Zure azalean

berbak irakurtzeko gai naiz.

Zure ninietan

galderak.

 

Nola, noiz eta non?

Itaundurak ez dira isiltzen,

Ez ditut mututu nahi,

Ez ditut desagertarazi nahi.

 

Batzuetan, bakarrik nagoen horietan.

Galdera berdinak egiten dizkiot nire buruari,

(hori bai) jokoa aldatuz,

esanahiekin mutatuz.

 

Bihar esnatzen zarenean,

suz ernaldutako letrak irakurriko dituzu,

zure izenean idatzi baitut,

zure usaina baitute.

Orduan, su bilakatuko gara berriro,

txingarretatik berpiztuz,

hitzetatik sintagma berriak sortuz.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07