blogak

Zientzia.eus

Zientzia azoka, gazteak zientzialari

Zientzia zaletasuna gazteen artean sustatzea, horixe da Elhuyar zientzia azokaren helburua. Eta urtetik urtera ekimen honek gazte gehiago biltzen du. Aurten 31 ikastetxetako 300 ikaslek baino gehiagok hartu du parte, eta 90 proiektu aurkeztu dituzte. Gazteek ikasturte osoan zehar garatu dituzten proiektu zientifiko eta teknologikoak jende aurrean aurkezten dituzte azoka egunean. Bidean irakasle eta ikertzaile profesionalen laguntza jasotzen dute. Aurten 20 talde baino gehiagok jaso dute izendapen berezia eta oparia, zientzia bizipenez gozatzen jarraitzeko aukera.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07