Mikroplastikoek eragin hilgarriak dituzte zapaburuetan eta ibaietako ornogabeetan
Gero eta gehiago ari da handitzen mikroplastikoek eragindako kutsaduraren inguruko kezka, eta EHUko
Stream Ecology ikerketa-taldeak emaitza esanguratsuak lortu ditu horren inguruan: anfibioen eta ibaietako ornogabeen larbentzat eragin kaltegarriak dituzte mikroplastikoek. Batzuetan, hilgarriak. Eta ekosistemen funtzionamenduan ere eragiten dutela ikusi dute; esaterako, materia organikoaren deskonposaketa eragozten dute.
Environmental pollution eta Chemosphere aldizkarietan argitaratu dituzte emaitzak
.