Abian da Elhuyar Zientzia Azoka 2021
Ireki da 2021eko
Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa. 2013an lehen edizioa egin zenetik, gaur arte, 12-18 urte bitarteko 6.000 bat gaztek hartu dute parte Elhuyar Zientzia Azokan. Guztira, 900 ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko egin dira, eta, horietatik, 700 lan inguru aurkeztu dira Bilboko Plaza Berrian antolatzen den Elhuyar Zientzia Azokan.