blogak

Zientzia.eus

4.0 industria: iraultza baten atarian gaude?

Aldaketa teknologiko handietan murgilduta gaude: big data, adimen artifiziala, etengabeko konektibitatea, nanoeskalaren konkista… Ate joka ditugu denak, eta, elkarrekin, iraultza berri baten abiapuntu izan daitezke industrian. 4.0 industria gauzatuz gero, aldaketak ez dira industrian soilik gertatuko, ordea. Gizartea eta baita ekonomia ere iraul ditzakete. Prest al gaude horretarako? Nola aldatuko lirateke gizartea, lan egiteko moduak eta egungo lanbideak?

Irekiko diren aukera berriez gain, segurtasunaren inguruko zalantzak ere pizten ditu teknologia berrien iraultza bateratu honek. Zer arriskuz ari gara, ordea? Galderak asko dira, eta, haiei erantzuteko, eztabaida-saio ireki bat antolatu zuen Elhuyarrek, San Telmo museoan. Mahai-inguruan adituek emandako ikuspuntuak jaso ditugu hurrengo orrialdeetan, eta Zientziakide proiektuaren webgunean irakur ditzakezue ikusleek egindako hausnarketak. Hauek dira adituak:

Aintzane Conde Fernández, Ingeniaritza Mekanikoan doktorea. Tesian, 4.0 industriak eskaintzen dituen tresnak nola erabili aztertu zuen. 

Angel Elias Ortega, jurista eta EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa. Euskanpus  Industria 4.0 taldeko partaidea da.

Aran García Lekue, fisikaria eta Ikerbasque ikertzailea da DIPC Donostia International Physics Center-en. Nanoeskalako materialek dituzten propietateak ikertzen ditu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07