blogak

Zientzia ala fikzioa

Favela digitala: Teknologiaren beste aldea

Alemanian Erasmus programan ezagutu nuen David Nemer lagunaren liburua da. Brasildarra bera, lehenik Saarbruckenen (Alemania) Sistemen ingenieritza informatikoan lizentziatua eta ondoren Indianako unibertsitatean (AEB) “Rethinking Digital Inequalities: The Experience of the Marginalized in Community Technology Centers” doktorautza tesia egindakoa.

Aurreko batean oparitu zidan "Favela digitala: Teknologiaren beste aldea" berak idatzitako liburua bere sinadura eta guzti. Mila esker David!

Liburuak Faveletan teknologia berriak dituen eragin ezberdinak aztertzen ditu eta baita bertan bizi direnen bizipen eta testigantzak jaso ere. Pertsona txiroengan, periferian bizi direnengan, teknologiak izan ditzakeen abantaila eta harriskuez hitz egiten du. Hauetariko askori bai onera eta baita txarrera ere bizitza nola aldatu dien adierazten du eta zenbait adituren esperientzia, iritzi eta aholku barnebiltzen ditu.

Komunikatzeko gaitasuna handitzeak, teknologia zentroek sortzen dituzten sozializatzeko elkarguneak, bestelako informazio eta ikuspuntuak eskura jartzeak edota fisikoki zenbait gailuk ematen duten eros ahalmena dira aztertutako zenbait puntu positibo. Bestalde, "mendebaldeko gizon txuriaren" kultura, hizkuntzaren (ingelesa kasu honetan) asimilazioaren eraginez, ezjakintasunak eragindako teknologia hauen zenbait erabilera okerrez edota teknologiak droga trafikatzaileei ematen dizkien abantailez ere dihardu.

Bi hizkuntzetan dago idatzita liburua: Ingelesez eta portugaldarrez. Testu motz eta David Nemer berak edota liburuko protagonistek ateratako irudi hadiz osatutako liburua da. Oso irakurterraza da (faveletako biztanleek irakur zezaten ere helburuetako bat baitzen) eta teknologiaren inguruan lanean gabiltzanontzat pentsarazlea.

Guztiz gomendatzen dizuet bai faveletako egoeraren pintzelada eta ikuspegi berri bat izan dezazuen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07