blogak

Zientzia ala fikzioa

Estrategia aldaketa txori habian

Azken egunetako behaketetan ikusitakoaren ondoren, estrategiaz aldatzea erabaki dut. Txorien sartu irtenak egon direla segurua da, baina badirudi baldintza egokienak ez dituela betetzen kaxak. Fenomeno paranormalak bailiran, ez dut txori bat bera ere irudietan hartzerik lortu, bertan ibili direla dioten ebidentziak argiak diren arren.

Bestalde, SEO Birdlifek argitaratutako artikulu batean dio kaxa hutsik jartzea dela onena, txori bakoitzak bere gustura eraiki dezan habia. Eta gainera, janaririk ere ez jartzeko, honek bestelako izakiak ere erakartzen baititu eta txoriei ez baitzaie gustatzen etxea jarri behar duten lekuan bestelako animaliak aurkitzean...

Beno, ondo hasi gara... Dena alderantziz egin dugu. Ea hemendik aurrera egindako aldaketek fruitua ematen duten.

Web kameraren lotura hemen dago, zuzenean ikus dezazuen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07