blogak

Zientzia ala fikzioa

3200 urte dituen zuhaitza

"The President" zuhaitzak ez du bere ezizena kutixiz irabazi. Sequoia erraldoi hau, munduko zuhaitz handiena da eta 75,3m altuera, 8,2m zabalera, 1.274,3 metro kubikoko bolumena eta 3200 urte inguruko adina dauka. Bitxia da, ez baizen inoiz goitik behera osorik argazki batean sartua izan zientzialari eskalatzaile bati otu zaion arte.

Eta lortu dute, 32 eguneko lana behar izan dute 126 banakako argazki atera, batu eta irudi ikusgarri bat lortzeko. 110 belaunaldi errepresentatzen dituen zuhaitz honi argazkia ateratzeko lana Michael "Nick" Nicholsi zor diogu eta National Geographicen proiektu bati esker egin zen.

Datu gehiago: altuera mediako (1,62m) 46 pertsona bata bestearen gainean jarri beharko lirateke The Presidenten gailurrera iristeko. Eta oraindik hazten ari da, urtean metro kubiko bat egur sortuz, munduko hazkunde handienetarikoa duen zuhaitza izatera iritsi da.

Lur planetako izaki bizidun zaharrena izango da? Ez, bada 5.063 urte dituen Matusalen izeneko kono lakazdun izeia bat.

Artikulu hau Cultura inquieta webgunetik hartu eta itzulia izan da

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07