blogak

Ziber-etxekoandrea

Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak

Munduaren beste txoko batean eta beste garai batean, Ukiyo-e mugimendu artistikoa piztu zen.

Kameido-ko baratzeko aranondoa Utagawa Hiroshige (Edo, gaur egun Tokio, Japonia, 1797 – 1858ko urriaren 12a, margolari eta grabatzailea).

Garai hartan, Japoniak momentu berezi bat bizi zuen. Inbasio gutxi jasandako irla bat, besteak beste, Xintoismoan eta Zen meditazioan murgilduta, gizartearen ongizateak gora egin zuen burgesia berri bati hasera emanaz.

Kuadroetan, munduaren ikuspegi iragankorra erakusten digute. Momentu honen garrantzia. Jende arrunta, sexua eta plazerra, antzerkietako aktoreak, paisaiak… Gerlari samuraiak ere artean eta beste hainbat disziplinatan oso formatuak ziren: kultur eragileak.

Beranduago, XIX. mendean, mundu osora zabaltzen joan zen, arte honen printzak gurera ere iritsi zaizkigularik.

(Entzun dezagun musika hurrengo artelanak ikusten ditugun bitartean.)

Garaikidea zen Van Gogh-ek asko maite zuen arte japoniarra. Bere etxean hainbat artelan japoniar omen zituen eta hauetako batzuk maisuki berrinterpretatu zituen.

Ezkerrean, Hiroshige-ren jatorrizko xerigrafia. Eskuinean, Van Gogh-ek olio-pinturan egina.

Ezkerrean, Keisai Eisen-en jatorrizkoa. Eskuinean, Van Gogh-en interpretazioa.

Picassok ere behin esan omen zuen, japoniarrek arnasten duten erraztasunarekin margotzen dutela.

Beraien idazteko moduak ere, sormen haundia dutela erakusten du. Hezieraz, beren eginkizunak ahalik eta ondoen amaitzen saiatzen ei dira.


Ukiyo-e lanak, artistikoki interesgarriak izateaz gain, teknikoki ere bereziak ziren. Artistek, zur gainean grabatuak egiten zituzten eta kolore desberdinekin jokatzen zuten pausu bakoitzean. Lan bakoitzaren hainbat kopia argitaratzen zuten.

Pixkanaka, mundu iragankorreko irudiak islatzen zituzten lan hauek, narrazio bat kontatzen ziguten serie bihurtzen hasi ziren. Hau dela eta, manga mugimenduaren jatorrietako bat dela esan dezakegu.

Katsushika Hokusai. (北斎 Edo, 1760 – 1849 ) Manga. Auto-defentsa teknikak azaltzen (XIX. mendea)

Hokusai margolari eta grabatzaileak oso lan bereziak utzi dizkigu.

Katsushika Hokusai, Kanagawako olatu handia, 1830-1833 bitartean

Katsushika Hokusai. Ke Dragoia Fuji menditik ihes egiten

1832. urtean, Hiroshige margolariak, beste hainbat saltzaile eta bidailarik bezela, Edo eta Kioto lotzen zituen Tōkaidō ibilbidea egin zuen.

Helburura iritsi zenean, ibilbideko puntu desberdinak islatzen zituen serie bat egin zuen: Tōkaidōko berrogeita hamahiru urtaroak

The post Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak appeared first on Ziber-etxekoandrea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07