blogak

Ziber-etxekoandrea

Paperezko kontzertuak – The Sadies

Txoko honetatik eskerrak eman nahi dizkiogu Paperezko Kontzertuak bezelako egitasmoak aurrera eramateagatik, Garoa liburudendako taldeari.

Paperezko hainbat ekitaldi antolatu dituzte: zinea, hitzaldiak, euskarazko irakurle klubak, antzerkia… guztiak interesgarriak.

Lagun bati esker jakin nuen honen berri, eta The Sadies taldea aurretik beste behin ikusteko zortea izan nuen arren, igandekoa, esperientzia paregabea izan zen. Paperezkoak.com webgunean jarripena egin dezakegula azaldu ziguten.

Formatu intimoa, berezia.

Aurkezpen xumea eta gertukoa.

 

– Rolling Stones ala Beatles? – galdetu die Haritzek, The Sadies taldekoei.
– The Kinks. – erantzun du Dallas Good-ek irribarrea ezpainetan.
– David Bowie? – Haritzek.
– Iggy pop.
– Nina Simone?
Hasperen luze bat egin du Dallas-ek eskuaz bere buruari haize ematen dion bitartean…
– Beste zerbait gehitzerik merezi al du? – galdetu du Travis Good, Dallasen anaiak.
Barre algarak zabaldu dira liburutegian.

 

Canadatik datoz eta Rock’n’roll, country, western, bluegrass eta beste jotzen dituzte maixuki.

Zuzenean, nahi dutena jo dezaketela dirudi!

 

Dallas eta Travis Good anaiak, The Good Brothers mitikoen hilobak dira, eta hemendik jaso dituzte country, folk eta bluegrass-aren influentziak.

Baina The Sadies-ek maixuki uztartzen ditu musika hauek, influentzia berriagoekin. Hemen berak aipatutako Iggy pop eta The Stooges taldearen Dirt abestia.

 Hemen uzten dizkizuet argazki gehiago:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07