blogak

Ziber-etxekoandrea

Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?

Gaurdaino sakelekorik gabe irautea lortu baduzu The Last of the Mohicans moduko filma baten protagonista izan zaitezke. Txoko honetan errespetua eta kasik miresmena ere zor dizkizugu.

Baino sakelekodun edo sakelekogabea izan, interesgarria da nola funtzionatzen duten ikustea.

antenna 4g

Telefono mugikorra, bere funtzio bakoitzari zerbitzu emateko, antena desberdinekin komunikatzen da.

Ikus dezagun funtzio bakoitza, baina nahi baduzu, jarri musika pixka bat martxan sarrera hau zure ordenagailuan lasai ikusteko:

DEIAK JASO/EGIN

Sakelekoaren funtzio nagusia da, deiak jaso eta egitea. Honetarako, telefonia mugikorreko operadora batekin kontratu bat behar dugu. Honek, SIM txartel bat emango digu, gure sakelekoak, antenekin komunikatzeko gaitasuna izan dezan. Etorkizunean, ez dugu beharko SIM txartelik, baino oraingoz hemen beharrezkoa izaten jarraitzen du.

Daukagun smartphone edo mugikorrari dagokion sim txartela beharko dugu: eskuz kontuz-kontuz moztutzen badugu ere ondo funtzionatzen du

Daukagun smartphone edo mugikorrari dagokion sim txartel tamaina beharko dugu: eskuz kontuz-kontuz tamainan moztutzen badugu ere ondo funtzionatzen du

 

Gure mugikorrak, sim txartelari dagokion operadorearen antena bilatzen du. Operadore asko kontratatu ditzakegu, baino gure inguruan estaldura zerbitzua ematen dutenak vodafone, movistar, orange eta xfera (yoigo) dira. Gainontzeko operadoreek, hauei kontratatzen die zerbitzu hau: adibidez, euskaltelek, orange-rekin dauka tratatu bat.

</div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07