blogak

Ziber-etxekoandrea

Lu eta Le, tabuen gainetik

Heriotzaren atariko sakontasunean murgildu nahi izan gintuen Xabier Letek Egunsentiaren Esku Izoztuak poema liburuarekin.

Zuzenean egin zituen errezitaldietan momentu honen inguruko isiltasuna, iluna, beldurra, maitasuna, epikotasuna… helarazi zizkigun.

Txalo egin beharrean, beragana hurbildu eta besarkada bat ematea egokiago ez ote zen sentitu nuen.

luetale

Lurdes Iriondo eta Xabier Lete

Zenbat lagundu nauten honen hitzek heriotzaren atarian egon diren gertukoen zaintzan. Ez bait da erraza honi buruz hitz egitea.

Era berean, zeharo hunkitu ninduen Lu eta Le antzezlanak Urnietako Saroben. Guztiok gonbidatzen zaituztet obra honetan murgiltzera, bizitzaren garai horri gehiegizko beldurra bait diogu, baina badu bere edertasun eta sakontasuna.

(6:29) … hemen gaude, hemen gaude, esan genion elkarri.

Bizidun umezurtz, baina hemen gaude oraindik

Ez da erabat kunplitu gure ordua

Eta zuk, kontzertuaren pasarteak oroitu zenituen

armoniaren sabairik Gorenari, heuts ziezaioten, bakean bakez bakeratu nahirik

arimak iluntasunean sarri itsulagun dituen Egunsentia, edertasuna eta hiria

Bitartean, ixilik ihes zihoazen gogoetak, ontziak, desirak, neguko ibiltari misteriotsuak

egi lokartuetatik haruntzagoko kostalderuntz…


Urrutiagokoa den arren, aurten joan zaigu, David Bowie ere. Hil aurreko asteburuan Lazarus argitaratu zuen. Igandean ikusi nuen, baina ez zitzaidan bere mezu garbia iritsi. Hurrengo egunean, bere heriotzaren berria zabaldu zenean, bihotzera iritsi zitzaizkigun bere mezua eta utzi dizkigun obra ederrak.

Nick Cave-n semea, altura batetik erori eta hil zen 2015ean. Bere azken diskoan, abesti batean, min horri erreferentzia egiten dio Nick-ek.

You fell from the sky
Crash landed in a field
Near the river Adur
Flowers spring from the ground
Lambs burst from the wombs of their mothers
In a hole beneath the bridge
You convalesced, you fashioned masks of twigs and clay
You cried beneath the dripping trees
Ghost song lodged in the throat of a mermaid

Leonard Cohen-ek ere duela gutxi utzi gaitu. Hil aurretik, bere Marianne maitea hil zen eta berak ere laister bere bidea jarraituko zuela esan zuen.

Heriotzaren atariko momentuek, bizitzako beste momentu erreal eta gordinekin antza dutela esango nuke, batzuetan maitemintzearekin edo sexualitatearekin ere lotura izan dezaketela pentsatu izan dut.

The post Lu eta Le, tabuen gainetik appeared first on Ziber-etxekoandrea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07