blogak

Ziber-etxekoandrea

Geolokalizazioa eta kontrola

Zientzia eta ikerkuntza-mundua aurrerapausu haundiak egiten ari da autonomoa izango den ibilgailua sortzeko bidean: oztopoak ekiditeko sentsoreak, ikusmen artifiziala, geolokalizazio aurreratua…

“Wall-e” animaziozko filmako irudi bat

Gidaririk behar ez duen autoak, hainbat “abantaila ekarriko dizkigu: erosotasuna, segurtasuna, denbora…

Besteak beste, azken hamarkada honetan Google konpainia bete-betean sartu da mundu honetan Waymo priektuarekin.

Osatzen ari den datubase izugarriarekin, Waymok bere bidea egiteko behar duen informazioa gero eta kontrolatuago dago.

Haseran Google Maps izen zen, ondoren Google Street View, non bideak eta kaleak grabatzen diren kotxe baten bidez. Eta azken aldian, hainbat  eraikuntzatan barrura sar gaitezke 360ºko panoramika bat ikus dezakegularik.

Puntu urdinen gainean kokatzen bagara, 360ºko panoramika ikus dezakegu

Datubasea haunditzen eta haunditzen dabil, eta orain Google Traffic-ekin, uneoro trafikoaren egoera jakin dezakegu.

Mapak sare sozial erraldoiak biurtu ditu Google-k. Smartphoneetako informazioa jasotzen du, eta bidaiari desberdinen abiadura kontutan izanda, trafiko gatazka bat dagoela ondoriozta dezake, eta zure helburura zenbateko atzerapenarekin iritsiko zaren aurreikusi dezake.

Urdina: normala. Laranja: motel. Gorria: Oso motel edo geldi.

Informazio hau oso erabilgarria gerta dakiguke, dudarik gabe,

…baina non geratzen dira gure pribatutasuna eta anonimotasuna?

Ez al dute gobernuek eta botere desberdinek kontrola areagotzeko erabiliko informazio hau?

Kontrola!
Barka itzazu eragozpenak
sentimos causarles molestias
zure segurtasunerako ari gara lanean
euskalherri osoaren segurtasunerako.
estamos trabajando por su seguridad
por la seguridad de todo el pueblo vasco
Muchas gracias, muchas gracias.
Eskerrik asko.
Polizia bidean,
ez jarri urduri,
betiko gauzak
Non daude papelak?
Nere burua hain aldrebesa
Nere eskuak hain lotuta
bilatzen, galdetzen
Nondik zatoz? Nora zoaz?
Zer da hau? Norena da hori?

Barka itzazu eragozpenak
sentimos causarles molestias

Nekatua nago
hainbeste lerdokin,
hainbeste galderaz
ni banoa hemendik
eta oraintxe
nere ispilutik
zuen aurpegiak
zein txikiak dira.
Gu bagoaz, aurrera
madarikatu, hain urruti.

(musikazblai webgunetik hartua)

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07