blogak

Ziber-etxekoandrea

Dirauenaren gogoetak (I)

Zineko atzeko partera azkeneko momentuan sartzen diren bakartiak…

asteko egun soiletan kafe antzokiko edo gaztetxe bateko kontzertu bat gozatu ondoren beren herrietara bueltatzen diren bihotz hunkituak…

lagunari altxor berezi bat bezala deskubritutako liburua edo diska uzten diotenak…

Txoko honetara gonbidatu ditugu, artea eta kultura dastatu eta gozatu izan duten horiek, eta urteak pasa arren, DIRAUTENAK.

LP packshot

American interior” dokumentala ikusteko geratu ginen lagun baten etxean.

– Nostalgia transmititu dit, amets eroen xarma.

Bai, desberdin bizitzen dira ametsak gazte-gaztea zarenean eta orain. Nola bizitu zenuen zuk nerabezaroa?

– Oso oroitzapen onak ditut, malenkoniaz musika entzuten nuen arratsalde haien inguruan, batzuetan negarrez, bestetan dantzan. Laboaren “Ihesa zilegi balitz”, Xabier Leteren hitzak.

 

Ederra benetan… eta garai haiekin lotuta, gogoan al duzu lehenbizikoz ezagututako pertsona edo egoera bohemio desberberdinik? gure errealitatetik ateratzen zenik?

– Bai, Laboak dioen ihesarekin lotuta, kuadrillatik at, beste leku eta pertsonekin elkarrizketak bilatzen nituen. Sorpresa eta emozio berriak eragiten zizkidaten lagunak, nerabezaroan sentitzen den bakardadean mundu ezezagunetara ateak ireki zizkidatenak… musika, pelikula, liburuak eta komikiak uzten genizkion elkarri. Garai honekin burura datorzkit kromozko zinta haietan grabatzen genituen abestiak, Rem we walk.

 

Kar-kar! Monty Python haundiak agertzen dira!

– Garai hartan The Cure Euskal Herrira etorri zen eta pare bat lagun kontzertura joateko autobusa antolatzen saiatu ginen… Baina kontzertu heavy-etarako arrakasta haundiagoa izaten zuten autobusek, kar- kar!

– Herrian zinekluba antolatzen hasi ziren eta beste mundu bat ireki zitzaigun: Léolo, Coen anaien Miller’s crossing (Muerte entre las flores), Les amants du Pont-Neuf … Eta larunbat arratsaldetan lagunekin zirraraz komentatzen genituen. The velvet underground “Venus in furs”

– Komikiak ere pasatzen genizkion elkarri… Harriduraz baina eroso moldatzen ginen hain jende gutxi erakartzen duten aktibitateetan.

Moebius (Jean Giraud)

Libururik?

– La dama de las camelias, kar-kar-kar!!! Lotsa puntu bat ere ematen dit elkarrizketa honek… Goazen zerbeza bat hartzera behintzat. Ah, eta ez ahaztu Bob Dylanen “highway sisty one”

Garai ederra!

– Bai neska! zuzeneko izugarriak ikusteko aukera izan nuen: Pixies, Immaculate Fools, Rem, U2, Bad Manners… hirira joaten ginenean diska berria erosten genuen eta behin eta berriz entzuten: Galaxy 500 “decomposing trees”

 

Eta oporrak edo kanpora lagunekin irteerak?

– Bai, nire lehengusinaren lagun baten etxera joateko aukera izan nuen, bakarrik, Ingalaterrara. Oso esperientzia polita izan zen, eta gazte guztiei gomendatuko nieke aukera dutenean bakarrik bidaia bat egitea. Oscar Wilde irakurtzen nuela dut gogoan, eta buruan, sonic youth

Bakardadea… hori ez da hainbeste aldatzen urteekin.

– Ez egia da, bakardadea BETI sentitzen da eta lagunak izatea horixe da: bakardade hori elkar ulertzea. Artea ikasten ari zen lagun batekin ere bidaiatu nuen trenez Italian zehar eta beste hainbat herrialdetan, askotan tren estazioetan lo egiten, baina pinturak eta hirietako jende desberdinak ikusten…

Eta nola ulertzen edo agobiatzen dizu ARRAKASTAK?

– Arrakasta? zer da arrakasta? Silvio Rodriguez “El día feliz que está llegando”

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07