blogak

Ziber-etxekoandrea

Batzuetan iritzirik ez zuenarena…

Asier okindegian sartu zen, eta labeak zerion usaina barruraino sartu zitzaion, ummmmmm, baina bertakoek zarabilten elkarrizketara deitu zutela eta, sentsazioa moztu zitzaion.

 

Edward Hopper, Automat

Edward Hopper, Automat

 

– Hara, hemen ziok Asier!, honek jakingo dizkik gai honen nundik-norakoak… hemen hizketan ari gintuan, orain jarri dizkiaten zabor-poste horien inguruan… Ze abantaila eta abantaila-ondoko izango dizkik horrek, motel! Hik zer uste dek Asier?

– Egunon… eh… atez-ateko bilketari buruz ari zarete?

– Ibai! Ogia erostera lasai sartzerik ere izango dik gizakumeak… Zer nahi duzu Asier?

– Ezkerreko baldan dauzkazun ogi horietako bat mesedez, eta kafesne bat, eskerrik asko. Egunkaria eskura al duzu?

– Ah bai, Asier jakizu laborantza ekologikozko zekale hirinarekin egindako ogia duzula.

– Hara! Hi ere hasi al haiz kanpotarrek ekarritako ohitura arraro hoiekin! Ez al zegok ogi “normala” jaterik?

– Kar-kar, bai… bueno esertzera noa, geroarte!

Asier kafetegiko azken muturreko mahaian eseri zen.

Asierri iritzi bat jorratzeko gaiaren alderdi guztiak aztertzea gustatzen zitzaion. Baina azken aldian itolarria sentitzen zuen, ez zioten denborarik ematen… kaskoak jantzi zituen eta irla batean sentitu zen Sufjan Stevens entzuten:

 

Egunkaria ireki eta Edward Hopper margolariaren biografian murgildu zen.

nighthawks

Nighthawks, Edward Hopper

Hopperrek bakardadea eta paisaia urbanoak ezinobeto islatzen ditu. Nighthawks (gautxoriak?), Hopperren margolanik ezagunenetakoa da.

House by the railroad, Edward Hopper

House by the railroad, Edward Hopper

Gaur egungo zinemagintzan eragin haundia izan dute Edward Hopperren margolanek, adibidez, “trenbide ondoko etxea”-k Hitchcock inspiratu zuen “Psycho” filmarako.

 

The post Batzuetan iritzirik ez zuenarena… appeared first on Ziber-etxekoandrea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07