blogak

Xehe

Zabalgarbira? Badaukagu erraustegia Añorgan

Entzuten da Gipuzkoako hondakinak Bizkaiko Zabalgarbi erraustegira eta hango zabortegietara eramateko aukera. Aldi baterako soluzioa ustez, baina ezagutzen ditugu soluzio probisionalak betikotu direnak. Gipuzkoan herritar asko saiatu eta saiatzen gara geuk sortutako hondakinak errausketarik gabe konpontzearen alde, arrazoi askogatik, osasunagatik, ingurumenagatik, ekonomiagatik, enpleguagatik… Baina arrazoi guztien sustraian dago sakonekoa: etika eta justiziagatik. Geu gara sortzen ditugun hondakinon arduradun eta erantzule, ez dugu eskubiderik guk gaizki bideratutako arazoen ondorioak jasan arazteko arazook sortu ez dituzten inguruko jendeei, ez da zuzena gure opari pozoitsuak pasatzea ondorengo belaunaldiei. Erraustegirik ez, ez Zubietan, ez Zabalgarbin… eta ez Añorgan. Gipuzkoarrok ezikusia egiten diogun arren, dagoenekoz badaukagu erraustegi bat martxan Donostian bertan, Rezola porlan-fabrikaz mozorrotuta Donostialdeko jendeok pozoitzen gaituena, protesta gutxiren truke gainera. Zabalgarbira? Ez, eskerrik asko. Ez opa gure zaborren dioxinarik Bizkaiko haurrei, ez pasatu bizkaitarrei hondakinekiko gure jokabide okerragatik geuri eta geure seme-alaba eta bilobei dagozkigun minbizi eta malformazioak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07