Entzun Martaren arrazoi autokritikoa: “Beste bat kanpotarra dela somatzen dugunean, badugu joera gaztelerara jotzeko eta iruditzen zait ez dela euskararen erabilera zabaltzeko politika ona: batzuek badakite euskaraz eta ez diegu aukerarik ematen”.
Euskaldun akonplexatu naizen honek zenbat estimatzen dudan Marta edo Petra bezalako euskaldunberri ahaldunduen laguntza. Kanpotarrarekiko errespetua ez dela gaztelaniaz hitz egitea, euskaraz betiko euskaldun tradizionalei bezala itxura ezberdinekoei ere euskararen aukera ematea baino. Kanpotar itxurakoz betetzen ari diren gure herrietako euskaltzaleek hobe dute Martari entzutea.
The post Martak ez ditu baztertu nahi kanpotar itxurakoak appeared first on Xehe.