blogak

Xehe

Gasteiztar beltxaranak

Eta globalizazioa haragi egin zen Gasteizko Landatxon, a zer bioaniztasun genetikoa Liernik eta Ainhoak trebeki kudeatutako Nendo Dango saioan. Hurbildu neska-mutikoen erdia baino gehiago izango ziren beltxaranak. Gehienek ulertzen zuten euskara. Bi anaiok, zero. ARGIA Egunean ere espainola derrigorrezko lingua franca? Buztinezko zalapartaren erdian anaia bati entzun diogu besteari: “Put it!“. Hara! Nire ingeles artritikoan “Du-iu-spik-inglix?” eta baietz, bi anaiek. Gurasoak Nigeriatik etorriak dituzte. Jolasa azaldu diet berena baino ingeles askoz baldarragoan. Beranduxeago, hazi-piloten zikulusaltsari aldamenetik begira dago mutiko luxe bat, dozena bat urte agian, Ekialde Hurbiletik harago eduki behar ditu sustraiak. Euskaraz ulertzen du, estu samar ordea. “Ingelesez?”… guk baino errazago. Haren gurasoak Pakistandik etorriak direla, ez, ez dakitela ingelesez baina urdua eta punjabera, han eskolatik pasatako jendeak ikasten duela ingelesa. Mutikoak berea hemen ikasia behar du izan. “Hazi… bola?” “Bai, seed… seed  ball“. Ai, nola esaten da buztina… “clay, buztina, gorria, ulertu?” Eta horrela, euskararen arnas-une izan nahi zuen ARGIA Egun arabarrean minutu batzuk gehiago lapurtu dizkiogu gaztelaniari.

The post Gasteiztar beltxaranak appeared first on Xehe.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07