blogak

Xehe

Erraustegi berriek ere kantzerra sortzen dute (aurrerapena eta bideoa)

“Montpellierren erakutsi dute: Erraustegi berriak ere kantzerra ugaritzen du”, horra datorren asteko ARGIAk ekarriko duen erreportajearen titulua. Izan ere… egia al da hondakinak errausteak jendea hil dezakeela? Eztabaida berotzen ari da berriro Frantzian. 2017ko abenduan epaitu dituzte Vaux-le-Penileko erraustegi zaharraren arduradunak, inguruko herritarrak dioxina eta bestelakoz kutsatu izanagatik. Baina puntako azken teknologiak dauzkatenak ere auzitan daude, Montpellierreko Lunel-Vieleko erraustegiaren inguruko ikerketa epidemiologiko batek erakutsi duenez.

Lunel-Viel eta Monpellierren izan gara gaia aspalditik salatzen duten medikuei galdezka. Eta erreportajearen aurrerapen gisa, hona hemen hango AMIES Ingurumenaren eta Osasunaren aldeko Medikuen Elkartearen bozeramaileak erraustegiaren atarian urtarrilaren 13an esan diguna:

Click here to view the embedded video.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07