blogak

Xehe

August Gil Matamalari mila eskerrez irailaren 28an

Anna Gabriel eta David Fernandezek aurkeztu dute berarekin egindako liburua: “August Gil Matamala. Al principi de tot hi ha la guerra”. Munduaren hasieraren mitoa parafraseatuz (“Hasieran, kaosa zen”), bere bizitzan bederen dena gerrarekin hasi zela ulertu diogu. CUPeko kide ezagunen artean ari zela, August Gil Matamala (1934) abokatu antifrankista eta obreristari –dio Nació Digitalen kronikak– “bere 83 urteetan ahotsa urratu zaio gogora ekarri dituenean Txiki ETAko militantearen azken orduak exekutatua izan aurretik”. Irailak 27, krimenaren +42. urtea. Gezurra dirudi Bartzelona urrunean abokatu zahar bati eztarria korapilatzea, euskaldunok espektakulutan entreteniturik gabiltzan bitartean. “Ez dut lortu barkatzea iraganeko kriminalei…”, esan omen du bileran, “…eta gaur egunekoei”. Liburua prestatzeko lehenbiziko elkarrizketan Gil Matamalak esandako aurreneko perpausa omen da: “Al principi de tot hi ha la guerra“. Mila esker, maisu, memoria flakatu zaigun euskaldunoi oroitarazteagatik.

The post August Gil Matamalari mila eskerrez irailaren 28an appeared first on Xehe.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07