blogak

Xehe

Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna

 

Andoaingo udaletxea. (Argazkia: Wikipedia-Zarateman)

Azaroaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Andoaingo Udalak onartu  duen lanpostuen zerrenda berria. Euskararen normalizazioa axola zaion herritarrarentzako albiste inportantea dakar zerrendak: Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna.

Udaleko lanpostuen berrikusketa sakon baten baitan, 149 lanposturen hizkuntz eskakizunak ere berrikusi dira. Eskakizunok zertan geratu diren zerrendak ikusten hasita, harrigarri gertatzen da Andoain bezalako herri batek –euskarari estuan lotutako saila alde batera utzita–  4. eskakizuneko lanpostu bakar bat edukitzea eta administrari bakar bat ez geratzea 3. hizkuntza eskakizunarekin.

Iturri fidagarriak erabiliz jakin ahal izan dugu orain arte Andoainek zeukan lanpostu zerrendarekin alderatuta, 36 lapostutan euskararen exigentziak behera egin duela. Horietatik 15 lanpostutan 4. hizkuntza eskakizuna 3.a bihurtu da, eta beste 21 lanpostutan, berriz, 3. hizkuntza eskakizuna 2.a bihurtu da.

Goi mailako teknikari bakar bati mantendu diote 4. hizkuntza eskakizuna Andoainen, udal idazkariari. Goi mailako eta erdi mailako beste 14ri jaitsi egin diote 3.era, hala nola, kontu-hartzaileari, arkitektoari, aholkulari juridikoari, kulturako teknikariari, enplegu eta gazteria teknikariari, eta abar. Administrari lanpostu guztietan, berriz, 3. hizkuntza eskakizuna 2.era jaitsi dute.

Euskara eskakizunen jaitsiera handiarekin kontrastea bi kasuk baizik ez dute egiten: Hezkuntza eta Kulturako harreragileari eta Eskolazainari 1etik 2ra igo diete.

Andoainen EHBildukoak dira Ana Carrere alkatea eta udal gobernu taldea; gutxiengoan agintzen dute (EHBk 6 zinegotzi, PSEk 5, EAJk 4 eta Andoain Irabazi eta Andoaina Irabazteak bana). Udaleko Euskara teknikaria Patxi Baztarrika da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde ohia (EAJ).

The post Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna appeared first on Xehe.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07