blogak

Urtxintxa

Urtxintxaren urteko batzarra

batzarreko argazkiaUrtxintxak burutu du dagoeneko urteko batzarra. Bertan, zuzendaritza batzordeko kideak eta egitasmo desberdinetan lanean arituko garen pertsonak bildu ginen.

Aurreko ikasturtearen balantzeak aurkeztu ondoren, bai ekonomikoak zein lan-talde bakoitzak erronka bezala formulatuak zituen ideia eta helburuen betetze mailak, 2015/2016 ikasturteari ekin genion. Honela, aurre-ikuspen ekonomikoak ontzat eman genituen, eta berriz ere, lan-talde bakoitzak ikasturteari dagozkion ideia eta helburuak aurkeztu zituen. Ideia eta helburuak (IH) lan talde bakoitzak bere jarduera zuzenarekin zerikusia duten egitasmo berriak eta erronkak dira, ikasturtean zehar planifikatuak eta gauzatzen joaten direnak. Bestalde, Urtxintxa egitasmoa osatzen dugun 14 pertsonak zein lan-taldeetan antolatuak egongo garen ikusi genuen.

Aipatzekoa da, batzar honetan tarte berezi bat eskaini geniola gure iparrorratza diren misioari, ner estiloan lan egiteak suposatzen dituen balioei eta filosofiari, eta gure tag-line den “kalitatezko herritarrak” kontzeptua ere landu genuen.

Lau ordutako iraupena izan zuen batzar honek, Urtxintxa egitasmoa osatzen dugun pertsonen ekipo izaera indartu zuen eta ikasturte berriari gogoz eta ilusioz heltzeko tarte garrantzitsua izan zen. Honelako ekitaldi garrantzitsua bazkari oparo zein goxo batekin amaitu genuen.

Aurrera goaz!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07