blogak

Urtxintxa

NER EGUNA 2015

Larunbata honetan (irailak 26) ospatu genuen Bizkaiko Las Carreras herrian aurtengo ner eguna. Dagoenekoz, laugarren urtea da hau eta bertan ner group osatzen dugun egitasmo desberdinetatik ia 500 pertsonek egun pasa zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.

Ekintza ugari burutu ziren eta horien artean Urtxintxak goizeko gynkana antolatzeko ardura izan genuen. Haur, gazte eta ez hain gazteek jolas kooperatibo desberdinak burutu ondoren, denon artean osaturiko “ner eguna 2015” txartela osatu genuen.

Ner egunean bildu ginenok komunean dugu estilo bat, balio batzuk eta antolakuntza zehatza. Dena delakoa dela proiektu bakoitzak duen egin beharra, lan harreman estilo berdinarekin antolatuak gaude. Berdin duelarik ere zenbat pertsonek lan egiten duten proiektu bakoitzean: abokatuak, torlojuak egiten dituztenak, informatikariak, sukaldeko altzariak egiten dituztenak, autogintzarako brotxagileak, igogailuetarako motor sortzaileak,… eta gu geu, Urtxintxa, hezitzaileak.

Urtxintxak jendarte berri bat eraikitzeko asmotan burutzen ditu bere egitasmo guztiak. Eta horrekin bat gatoz erabat Ner group elkartearekin. Ner group-ek ere jendartea eta lan mundua modu desberdin batean eraikitzen dituelako.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07