blogak

Urtxintxa

KWE´SX YUWE´S KÇXHÂÇXHAN edo URTXINTXAREN EKARPENAK

Urte bat bete berri da, 2015eko Irailean Urtxintxako bi kidek, ner group erakundearen babespean, Kolonbiako nasa komunitaterako bidaia egin genuela. Urtxintxak hizkuntzen berreskurapen eta indartzean izandako urteetako esperientzia baliatu genuen bertako nasa yuwe hizkuntza indarberritzeko pausuak ematen laguntzeko, eta noski guretzako hizkuntza batek behar beharrezko duen alaitasun hori azpimarratzen saiatu ginen: jolas egin genuen elkarrekin, hizkuntzarekin, gozatu eta irri egin genuen.

nasa yuwe

Jarraian duzue esperientzia hau jasotzen duen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=FExVfQvdilo
Benetan pozgarria da guretzat, urte bete ondoren, Kolonbian erein genituen hazi haiek loratzen hasi direla ikustea, labetik atera berria baita nasa ywezko jolasen lehen liburuxka.
Guztira 100 nasa yuwezko jolas eta 50 gaztelaniazko biltzen ditu liburuxka honek eta bi formatu egin dituzte, bata nasa yuwe hutsez eta bestea jolasen azalpenak gaztelaniaz dituena. Helburua, jolas hauek ahalik eta gehien zabaltzea denez, guk iaz erabili genuen formatua baliatuz haur eta gazteekin lanean diharduten irakasle eta hizkuntza suspertzaileak formatzeko tailerrak antolatzen ari dira, denek elkarrekin jolas hauek praktikan jartzeaz gain modu ludiko batetan hizkuntzara gerturatzearen onurak zeintzuk diren ikusteko. Gure partetik, Nasa komunitate guztiari nasa yuwetik eta nasa yuwez gozatu, dibertitu eta zoriontsu izatea opa dizuegu!

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07