blogak

Urtxintxa

HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK (II)

UEMA hizkuntza ekologia eta lurralde euskaldunak topaketa

Atzo esan bezala, ekaina eskolen festa garaia izaten da. Baita beste erakunde batzuen festa garaia ere. Larunbatean, UEMA eguna ospatu zen Bergaran eta festarekin batera apirilean ospatu zuten topaketaren materiala argitaratu dute.


Apirileko topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen lantzeko izan zen. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi izan zen.


Topaketen helburua hautetsiak (gaur egungoak eta etorkizunekoak) eta hizkuntza arloan lan egiten duen edonor euskararen biziraupenerako arnasgune diren herriek duten garrantziaz jabetzea izan zen, baita euskararen gune hegemonikoak babestearen beharraz ohartaraztea ere.

Hemen duzue material osoa: materiala

Aisia.net-en topaketa hauen inguruko beste sarrerak:

ALBERT BASTARDAS ETA HIZKUNTZ EKOLOGIA

HIZKUNTZA-EKOLOGIA ETA LURRALDE EUSKALDUNAK

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07