blogak

Urtxintxa

ESKOLA EUSKARA-ERRESERBA

eskola stevendepolo, flickr. Euskara eskolan

Ekaina eskolen festa garaia izaten da. Ikasturte bukaerarekin batera eskola gehienetan kurtso bukaerako jaia egiten da. Baita, eskoletako jai erraldoi asko garai honetan izaten dira: Ibilaldia, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Eskola Txikien Jaia, Araba Euskaraz… Eskolak euskararen normalizazioan duen eraginaz Arantxa Urbek artikulua idatzi du Argian. Besteak beste, hauxe idatzi du:

“Eskolak euskara-erreserba bilakatu behar izan ditugu. Eta beharrezkoa izan da, akaso, hainbat garai eta egoerari aurre egiteko, bizirauteko. Euskararen ezagutzari dagokionean emaitzak eman ditu horrek; ez hainbeste erabilerari begira.

Gaur badakigu hizkuntza bat erabilia izan dadin, baliagarria eta funtzionala gertatu behar zaiola hizlariari. Eta hori, eskolaz kanpo zabaltzen den mundu aberatsean sentitu behar da, batez ere: benetako bizitza garatzen den lekuan. Han haserretzen, maitemintzen, kezkatzen eta dibertitzen baikara, besteen ondoan pertsona gisa errealizatzen garen bitartean.

Azken urte luzeetako eskarmentuak erakutsi digu euskararen ezagutza eta erabilera bermatzeko ez dela nahikoa eskolan euskaraz bizitzea; noski, funtsezkoa da eta beharrezkoa, baina ez nahikoa. Eskolaz kanpoko munduaren beharra dugu.”

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07