Urtea ederki pasa dute Antxoko 2Daideko gazteek. Kuadrillategitik 2Daidera salto egin dute gehienek aurten. Baten batek iazko 2Daiden ere parte hartu zuen. Aldaketa handia izan da, gazteek hainbat formazio jaso dituzte eta haiek komunitateari hainbat zerbitzu eskaini dizkiete.
Urrian hasi zen aurtengo ikasturtea 2Daidekoentzat, eta aisialdiko ekintza ugari egin zituzten. Azaroaren 19an, haur eta nerabeen eskubideen egunerako Pasaiako Udalak Antxon antolatu zuen ekitaldian, afariaren ardura izan zuten gazteek. Erosketak, prestaketa banaketa haien esku geratu zen. Abenduan, Gabonen aurreko azken afaria antolatu zuten herriko elkarte batean. Afariaren ardura ere haiena izan zen.
Otsailean, taldean sartu ziren Pasaiara etorri berria diren hainbat gazte eta harrera ona egin zieten bertako gazteek. Horretarako, abenduan, formazio asteburu bat jaso zuten gazteek Arrokaundietako aterpetxean. Gazte etorri berriak taldean hartu zituzten, eta ongi etorri festa eta jolas ezberdinak antolatu zizkieten.
Talde bakarra izatera igaro da Antxoko 2Daideko taldea, Antxora iritsi berri diren, eta txikitatik bertan bizi diren gazteek osatzen duten taldea alegia. Ondorrngo saioetan ikasketa berria jaso zuten gazte guztiek eta apirilaren 1ean, Pasaiako Udalak gazteak egiten ari ziren lana errekonozitu nahi izan zion diploma banaketa ekitaldi baten bidez
Kuadrillategiko DBH 1 eta 2 mailako gazteentzat (Lezo eta Pasaiakoak) Kuadrillategi festa antolatu genuen apirilean. Bertan ere, antolakuntza lanetan ibili ziren gure 2Daideko gazteak, Gynkanaren ardura haien esku geratu zelarik.
Azkenik, pasa den larunbatean egin zuten gazteek haien azken zerbitzua. Antxoko haurrei zuzendua egon zen eta tailer ezberdinak antolatu zituzten gazteek goizean zehar; malabareak, ileko trentzak, ponpoiak, pultserak eta aurpegia margotzeko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren haurrek.
Ederki pasa zuten haurrek tailer ezbedinetan, musikaz girotuta egon baitzen plaza, eta eguraldia ere lagun izan zuten. Gazteak ere oso gustura aritu ziren lanean, eta arratsaldean lan gehiago egiteko gogoz geratu zirela adierazi ziguten.
Lan handia egin dute urte honetan gazteek, eta datorren urtean ere, seguru, lan egiten jarraituko dutela. Aupa 2Daide!