Testuinguru ekonomikoak biztanleriaren migrazio fluxuak baldintzatu izan ditu beti. Euskal Herriak bizi duen metropolizazio fase honetan hiriguneak biztanleria bereganatzen dabiltza landa-eremutik datozen gazteen zein atzerriko herrialdeetatik datozen pertsonei esker. Biztanle berrien integrazio prozesuak, ordea, zailtasun asko izan ditzake eta udalerriko kohesio soziala higatu.
Erronka horri aurre egiteko asmoz Lasarte-Oriako Udalak Etorri Berrien Harrera Protokoloa osatu zuen 2013 urtean, eta hau eguneratu berri du. Protokolo honen helburua Lasarte-Oriara iristen diren biztanle berriei integrazio prozesuan laguntzea da. Halaber, integrazioak hainbat ikuspegi desberdin planteatzen ditu: sozioekonomikoa, kulturala zein politikoa.
Loturak: