blogak

Taxoareko hitza

Aisia 

betigorritxoa(e)k Lanak erdizka, berriro ere(r)i buruz egindako iruzkinak

Arrazoi duzu. Baina kezkagarriena da ematen duela taldeak indarra daukala , baina ez indar horren kontrola ez eta iraupena. Batzuetan ematen du taldea geldirik dagoela eta atzetik doanean, orduan azeleragailuari eman eta kontrolik gabe erretzen duela erregai guztia eta gero partida amaierara indarrik gabe iristen dela. Indarra izateaz gain , indarraren kontrola behar du taldeak indar horri partidan zehar iraupena eman ahal izateko eta partida borobil bat egiteko. Indar kontrolik ezean taldeak dituen gorabeherak behin eta berriro agertuko dira eta nahi baino puntu gehiagok ihes egingo diote taldeari.Zeregin hau BATEZ ERE entrenatzailearena da. Ezin dute markagailuan atzetik ipini arte itxaron indar hustutzeko. Maratoiaren moduan erritmoa hartu eta erritmoari iraupena eman behar zaio. Horrela ikusten ditugun gorabeherak desagertuko direla guztiz ziur nago. Ea larunbatean inauterien berezko alaitasunari hiru puntuen poza gehitzen diogun. GORA OSASUNA!!!!!!!

Atsegin dut

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07