blogak

Taxoareko hitza

Aisia 

betigorritxoa(e)k Krisialditik atera ezinik(r)i buruz egindako iruzkinak

Lehenik eta behin lasaitasuna behar da.Bigarren itzuli osoa falta da. Martinekin ere gorabehera dezente zeuden eta zenbait partida txarrak baino txarragoak ziren.
Lehenengo itzulia amaitzeko falta diren hiru partidak irabaziz gero, berriro ere goian sartuko da. Zaila da baina Osasunak gauza askoz zailagoak egin ditu eta ez dut uste ametsetan soilik irabaziko lituzkeela hiru partida horiek. Osasunak gaitasuna baldin badu, egoera zailei aurre egiteko gaitasun hori erakusteko unea da.
Horretarako taldean aldaketak behar dira. Fran Merida bezalako jokalari baten ordezko bat behar da.Erdiko jokorik gabe berdin da izugarrizko aurrelariak izatea. Aurrelariei ez zaizkie baloiak iritsiko baloi luzeen bidez soilik. Edo ordezkorik ezean jokoa aldatu eta beste zerbait egin. Pentsaezina da urte osoan hamaika jokalariekin jokatzea bigarren maila bezalako maila gogor eta luzean,taldeak ongi irautea eta are pentsaezinago goian amaitzea. Aldakatak azkar egin behar dira eta beranduegi izan baino lehenago..Garaiz dago Osasuna baina ezin du askoz gehiago itxaron, bestela beranduegi izan aha da horrela denbora luzeagoan jarraituz gero.
Amaitzeko honako mezu hau eman nahi diot entrenatzaileari:Diego Martinez, edo aldaketak egin edo zu izango zara aldaketa pairatuko duena. Aupa Osasuna!!!!

Atsegin dut

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07