blogak

Taupadak

Zer gertatzen da Errazkin eta Intxaurrandietaren epaiketarekin?

Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsuak Azpeitiko kaleetan barrena ibili zen. (Gorka Rubio / Foku)

Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsuak Azpeitiko kaleetan barrena ibili zen. (Gorka Rubio / Foku)

Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak. Egun, GHKn gehiengoa duten EAJ eta PSEk erabaki dute herritarren protesten gainetik, erraustegi polemikoarekin aurrera jarraitzea, eta gainera, bi pertsona hauei 40 milioi euro eskatuz erakundeetatik eraldaketa sustatu nahi duen edonori mezu beldurgarria bidaltzea: kontuz ibili, gure negozio erraldoiak ukituz gero zuen bila joango gara.

Apirilaren 7an, “Ainhoa eta Iñaki, zuekin gaude; alternatiba badago” lelopean ehunka herritar euri zaparradapean manifestatu ziren. “Ez da soilik ingurumena eta osasun fisikoa jokoan dagoena, osasun demokratikoa ere jokoan dago, eta herritarrek aukeratutako proiektu politikoak gauzatu daitezkeen ala ez”, adierazi zuen Errazkinek amaierako hitzartzean. Bertan zeuden aurreko legegintzaldiko EH Bilduko kargudun ugari, baita gaur egun ardura dituzten batzuk ere. Baina zer pentsatua ematen du beste asko ez joan izanak.

Garbi hitz egitea komeni da: auziaren dimentsio politikoa erraldoia izan arren –dimentsio pertsonala aipatu gabe, 40 milioi euro ezin baititu inork ordaindu–, ezker independentistaren egitura politikoetatik eman den erantzuna oso uzkurra izaten ari da, beste hainbat gairekin konparatuz gero. EH Bilduren kide gisa elite ekonomikoekin talka zuzena kudeatzea egokitu zitzaien bi pertsonaren aurkako epaiketa heltzear dela, kanpora begira bi prentsaurreko eta elkarretaratze dei batekin erantzun du koalizio abertzaleak. Bere oinarri sozialaren parte handienak ez daki zer gertatzen ari den, gertuko hedabide nagusiek apenas duten hilabeteotan gaiaz informatu.

Gipuzkoa Zutikek antolatu (behar izan) ditu Angula Ustelak hitzaldiak Euskal Herri osoan. Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor kazetariak erraustegiaren bueltan dagoen ustelkeria azaltzen diete aho bete hortz geratzen diren herritarrei: langile publikoek idatzitako enpresa pribatuen txostenak, aktak zituen ordenagailuaren lapurreta, FCCri diru publikoarekin oparitu izan zaizkion kamioiak, EAJko Carlos Ormazabalek nola sinatu zituen swap maileguak herritarren interesen aurka…

Bakoitzak jakingo du nola kokatzen den pastel ustel honen aurrean.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zubietako errausgailuaren eraikitze proiektuaren arduradunaren arteko akordioa, proiektua bertan behera uzteko. Irudian, Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakaria), Carmelo Aguas (UTE Gipuzkoa CGRko gerentea) eta Iñaki Errazkin (Ingurumen diputatua).

2013ko argazkia, erraustegia bertan behera geratu zen unea: Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakaria), Carmelo Aguas (UTE Gipuzkoa CGRko gerentea) eta Iñaki Errazkin (Ingurumen diputatua).

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07