blogak

Taupadak

Turismo masiboaren aurkako ekintzaileek autobus turistikoak eten dituzte sorpresan Bartzelonan

"Hotel gutxiago eta bizilagun gehiago nahi ditu", aldarrikatu dute. (Argazkia: Fem Front al Turisme)

“Hotel gutxiago eta bizilagun gehiago nahi ditu”, aldarrikatu dute. (Argazkia: Fem Front al Turisme)

Bartzelona “turistentzat parke tematiko” bihurtu dutela salatzeko, honen ikono diren autobus turistikoak blokeatu dituzte une berean larunbatean hiriko bost pututan. Turismo Jasangarriaren Alde Auzoen Asanbladak (Assemblea de Barris per un Turisme Sostenible ABTS katalanez) koordinatu du ekintza

Hirian gehien bisitatzen diren lekuetan egin dute ekimena: pikete aldarrikatzaileek autobusen zirkulazioa eten dute ordu erdi inguruan. Turisten gehiegizko joan etorrien aurkako pankartak zabaldu eta esku orriak banatu dituzte, La Directan irakur daitekeenez.

Bartzelonako Auzo Elkarteen Federazioaren bidez zabaldutako komunikatu batean, asanbladak #aBúsTurístic lelopean egindako protestaren nondik norakoak azaldu ditu. “Turismo masiboa geratu eta hiri eredua aldatzeko beharra daukagu, administrazioek norabide honetan lan egiteko duten ezintasun edo intentzio faltaren aurrean”. Autobusak hautatu dituzte “37 eta 91 autobus zerbitzuak kendu dituzten bitartean zerbitzu publikoak esklusiboki turistentzako prestatutako zerbitzuen adibide garbiak direlako”.

Neurri gabeko hazkundearen eta turismoaren monolaborantzak hirian bizi garenoi modu larrian eragiten digu, etxebizitzen espekulazioaren bidez, denda handiak komertzio txikiak ordezkatzen ari direlako, gentrifikazioagatik, lan prekarietateagatik, espazio komunen pribatizazioagatik, garraio publikoaren saturazioagatik eta herri kulturaren suntsitzea dakarrelako”.

“Dagoeneko bere karga gainditu duen hiri honetan, turismoan egindako inbertsio publikoak, izan autobusetan, publizitatean edo gurutzontzientzat nasak eraikitzen, helburu bakarra du: turismo enpresen jabeen diru irabaziak”, kritikatzen dute.

“Bidaiatzea ez da turismoa, turismoa kontsumitzea da”, dio Fem Front al Turisme plataformak. “Eredu honek gure auzoetatik botatzen gaitu”.

Argazkia: @SFamiliaEnComu

Argazkia: @SFamiliaEnComu

Argazkia: ABTS.

Argazkia: ABTS.

“Ez gaituzte engainatuko, turismoa EZ da guztiontzat hobea”, dio azpiko txio honek.

 

Datu hauek eman dituzte ekimenarekin batera.

CyMHH8eW8AAGGdM

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07