blogak

Taupadak

Bayer multinazionalaren bulegoetan ekintza umoretsua, TTIP eta CETAren aurka

EZLN (Ensemble Zoologique de LibĂ©ration de la Nature) kolektiboko ehun lagunetik gora Bayer multinazionalaren egoitzan sartu dira Bruselan ondorengo protesta irudimentsua egiteko. TTIP eta CETA hitzarmenen aurkako asteburuaren barnean egindako ekintza zuzena izan da eta “bere burua defendatzen ari den natura gara” adierazi dute. Enpresa pribatuek politika publikoetan nola eragiten duten salatu nahi izan dute.

Mundu osoan transgenikoen aldeko lan zikina egiten ari den Monsanto konpainiarekin fusionatu da Bayer irailean, 66.000 milioi dolarren truke, historiako enpresa erosketarik handiena gauzatuz. Beren webgunean jarritako adierazpen umoretsu batean, mofeta komandante ordeak adierazi du beren ekintzek mahai gainean jarri nahi dutela elite politikoak beren hautesleriak jakiterik nahi ez duena.

“Gure eskubide sozialak defendatu nahi baditugu politika publikoetan sektore pribatuek egiten duten interferentzia amaitu beharra dago, baita klima beroketaren aurka borroka eraginkorra egin nahi badugu ere”.

TTIP eta CETA negoziazioak eteteko eskatzen dute.

TTIP game Over kanpainaren barnean, asteburu honetan ekintza zuzena praktikan jarzten ibili dira Bruselan. Tartean Europako Legebiltzarraren aurreko garabian pankarta erraldoia zintzilikatu dute.

Demokrazia ala TTIP/CETA.

Demokrazia ala TTIP/CETA.

Gai berarekin lotuta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egin dituzte.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07