blogak

Talaios

Zer ospatu, hori izan

2017an plazaratu genuen aurrenekoz gure egutegia:

Aurten ere egutegia egiterako garaian argi genuen jai batzuk ordezkatu nahi genituela, baina, aldi berean, ezin genuela egin bizi garen jendartetik guztiz deskonektaturik dagoen egutegi bat.

Komunean ditugun jaiak ere elkarrekin ospatu nahiko genituzke, horregatik, “ohiko jaiak” ere agertzen direla ikusiko duzue.

Jai egun batzuei esanahia aldatu diegu, beste batzuei ordea, mantendu. Hala ere, erreferentzia edo mito propioak ere sartu ditugu.

Horrez gain, beste bi kategoria ere mantendu ditugu:

  • Gurea enpresa komunitario bat izaki, pertsona bakoitzaren urtebetetzea ere markatu nahi genuen, kideek duten garrantzia nabarmendu, eta egun horretan berarekin gaudela ospatzeko egunak izango dira.
  • Beste alde batetik, Stakhanov egunak edo lanez ospatzeko egunak ere mantendu ditugu. Egun horiek lan egiteko egunak izango diren arren, egunaren amaieran ahal den heinean elkartzeko baliatu nahi ditugu. Zehazki bi dira lanegunean aurten, Meta* eguna eta OlatuKoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea Sustatzeko Sarea jaio zen eguna, eta nazioartean mugimendu kooperatiboak ezarritako eguna.

Esan genuen bezala, bakoitzak beren interesen arabera, errepara diezaiola nahi dionari, baina, batez ere, pentsatu zein liratekeen ospatu nahiko zenituzketen jaiak.

Buruan irudi hori sortzeak berak, helburura gerturatzen baikaitu. Eguneroko inertziaren aurrean, ospatzen duguna zergatik ospatzen dugun pentsatzera eramaten gaitu eta gogoratu: zer ospatu, hori izan.

The post Zer ospatu, hori izan appeared first on Talaios Koop..

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07