blogak

Talaios

WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu

Astelehenean Twitterreko @Etxenike_ erabiltzaileak txio batean aipatu gintuen. Bertan, @teuteuf erabiltzaileak Wordle eta munduko estatuekin jokoa garatu zuela jakin genuen. Proiektua Euskarara itzultzeaz gain Euskal Herriko herriak sartu genituen. Hemen joka daiteke: worldleh.talaios.coop

Wordleren antzeko mekanika du, baina silueta bat erakutsiko du jokoak. Zein herriren itzala den asmatu beharko dugu eta beraz, hitza asmatu beharrean herria asmatu beharko dugu.

7 saiakera edukiko ditugu. Saiakera bakoitzaren ondoren, gezi batekin bilatzen ari garen herria zein norabidetan dagoen adieraziko digu. Gainera, zein distantziara dagoen ere esango digu. Saiakera bakoitzaren ondoren, Euskal Herriko herriak ezagutzen baditugu behintzat, zein herri den asmatzea errazagoa suertatuko zaigu.

Teknikoki, Gaindegiaren Euskal Geo mapak erabili genituen udalerriak marrazteko. Honela, 700 herri baino gehiagoren ertzak lortu genituen eta ondorioz, 2 urtez egunero herri batekin jolasteko aukera daukagu. Udalerri bakoitzaren koordenatuak, ordea, Wikidatatik atera genituen, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko Galder Gonzalezen laguntzaz.

The post WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu appeared first on Talaios Koop..

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07