blogak

Talaios

Lehiakortasuna eta kooperazioa

By Christopher X Jon Jensen (CXJJensen) & Greg Riestenberg (Own work) [CC BY-SA 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)], via Wikimedia Commons

By Christopher X Jon Jensen (CXJJensen) & Greg Riestenberg (Own work) [CC BY-SA 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)], via Wikimedia Commons

Gaur Charles Darwinen jaiotzaren urteurrena da, aitzakia polita berak formulatutako eboluzioaren teoriaren ingurutik hasteko. Teoriak zioena baliatuz, neoliberalismoak, teoria horretatik lehiakortasuna testuingurutik atera eta beren interesak defendatzeko baliatu nahi izan du. Beraien ustez, bakoitzak merkatura era berekoi batean behar duena lortzeko helburuarekin joanez, lortzen den emaitza egokia da.

Aldiz, Lynn Margulis biologoak zalantzan jarri zituen printzipio horietako batzuk. Bere esanetan, lehiaketa eta iruzurra erabiltzen zutenekin alderatuz, helburu komun baten alde lan egiten duten organismoek egiten dute aurrera.

Zer zerikusi du honek bada zutabe honen helburuekin. Bada, eztabaida puri-purian dela egunotan ez bakarrik arlo hauetan, baizik eta beste askotan ere. Komunen inguruko eztabaidak, parte hartzearen inguruko kezka, ekonomia eredu talkak… Lehiakortasuna eta kooperazioaren arteko indarren oreka edo desorekak erakusten dizkigu.

Internet gauza asko egiteko aukera eman izan duen espazio komun bezala ikusten dugu, adibidez. Hortxe ere bi indar hauek ikusten dira, alde batetik: lege hertsiak, edukia kontrolatu nahi duten enpresak, neutraltasunaren aurkako saiakerak eta abar. Bestetik, elkarlan dinamika irekiak, sarbide unibertsalaren eta sarearen neutraltasunaren defentsa, software, eduki eta hardware librearen aldeko aldarriak. Eztabaida horietan kooperazioari gero eta garrantzia gehiago ematen zaiola uste dut. Ez bakarrik gai horien inguruan dabiltzanen artean, baita «taberna eztabaidetan» ere.

Hau guztia aztertu izan duten zientzien artean joko teoria dago. Informatika eta teknologiarekin harreman zuzena duena; bere sortzaileetakotzat jotzen da John von Neumann —konputagailuen arkitektura modernoaren aitzindarietako bat—. Gertuagoko adibideen artean, Greziako ekonomia ministroa Yanis Varoufakis dago. Berau, ekonomiari aplikatutako joko teoriaren jarraitzailea da. Joko teoria oso zabala bada ere, merezi du Atxilotuaren dilema edo Monty Hall-eko arazoa ezagutzen hasteak.

Lehiakortasuna eta kooperazioaren artean, azkeneko urteetan lehiakortasuna gailendu bada ere, kooperazioak zer esan handiagoa izan dezake etorkizunean. Biek indarra izaten jarraituko duten arren.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]

The post Lehiakortasuna eta kooperazioa appeared first on Talaios Koop..

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07