Aurrekoan aipatu bezala, Nextcloud hodei propio bat izateko aukera eskaintzen duen softwarea da hau. Zure fitxategietara edozein tokitatik sartu, elkarbanatu eta kontrolatzeko balio du.
Fitxategiekin lan egiteko eta horiek elkarbanatzeko software hau gomendatzen dugu guk. Honela, drive, dropbox eta honelako software itxiak albo batera utzi ditzakegu.
Nextcloudetan fitxategiak eta karpetak elkarbanatzeko hainbat aukera ditugu:
Fitxategi edo karpeta bat partekatzeko aukerarik errazena da hau. Esteka bat sortuko dugu eta ondoren esteka hau partekatuko dugu. Jasotzaileak nabigatzaile batean irekiko du.
Ondorengo irudian ikusi daitekeen bezala hainbat aukera konfiguratu ditzakegu: Ez editatzeko modua, online bakarrik ikusteko aukera, pasahitza ezartzeko aukera, estekaren iraungitze data jartzekoa…
Lotura publiko bat sortu beharrean erabiltzaile edo talde jakin batekin elkarbanatu dezakegu karpeta edo dokumentua. Hau da gure Nextcloud bereko beste erabiltzaileekin elkarbanatu ditzakegu fitxategiak.
Azken aukera hau da ezezagunena. Gure Nextclouda fedibertsora ireki dezakegu. Honela, beste Nextcloudetako erabiltzaileekin partekatu ahal izango ditugu fitxategiak.
Beraz, nextcloud deszentralizatu bat eraiki dezakegu. Zerbitzari / instantzia bateko fitxategiak beste instantzia bateko erabiltzaileekin elkarbanatu ditzakegu.
The post Elkarbanatzeak Nextclouden appeared first on Talaios Koop..