blogak

Talaios

Burujabetza teknologikoa

Zertaz ari gara burujabetza teknologikoaz ari garenean? Elikadura burujabetzaren alorrean, Via Campesinak erabilitako definizioa oinarri har daiteke: «Burujabetza teknologikoa herriek, komunitateek eta herrialdeek, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz, beren sistema eragile, software, hardware, sare eta azpiegitura politika propioak definitzeko eskubidea dute. Teknologia eduki eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala teknologia seguru, bizigarri eta kulturalki egokia eta teknologia ekoizteko baliabideak izateko eskubidea, eta nork bere burua eta bere gizartea modu iraunkorrean eustekoa. Teknologia burujabetzak esan nahi du herriek eta komunitateek nagusitasuna dutela merkataritza auzien gainetik teknologia eta teknologien ekoizpena kontrolatzeko».

Beste burujabetza batzuekin ere harreman zuzena du, eta adibideak badaude: Elikadura burujabetzari begira, L’Atelier Paysan eta Open Source Ecology. Lehena landa munduko ezagutzak partekatuz, tresnerien eta makinarien autoekoizpenera bideratutako kooperatiba. Bigarrenak herri baten garapena lortzeko behar den makineria ekoizteko prozesuak dokumentatzen ditu.

Finantza burujabetzaren ikuspuntutik, Eusko digitala eta Faircoin proiektuak daude. Eusko digitala Ipar Euskal Herriko moneta sozial elektronikoa da. Faircoin ekonomia justuago bat eraikitzeko eskala globaleko erabilera izatea nahi duen kriptodibisa bat da.

Tokiko garapenean, Bartzelonan, BITS proiektuaren barnean, plataforma teknologiko korporatiboek eta datu estraktibismoak gobernua, lana eta jabetza nola aldatzen ari diren eta ura, elikagaiak, etxebizitza edota energia eskuratzeko sortzen dituzten arazoei aurre egin nahi diete.

Energia burujabetzari dagokionez, oraindik gauzatu ez bada ere, berriro martxan jarri nahi duten Garesko (Nafarroa) zentral hidroelektrikoa aurrerapauso handia da. Horrez gain, Goienerrek Europan erreferente izateko proiektu bat jarri nahi du martxan, blockchain teknologia baliatuz eta energia berriztagarrietan oinarritutako kontsumitzaile eta ekoizle arteko merkatu banatu bat sortuz.

Adibide politak dira bidea urratzen hasi nahi duenarentzat.

Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.

The post Burujabetza teknologikoa appeared first on Talaios Koop..

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07