blogak

Sustraiak bizirik

Urola aldeko kontu ta komerixek

Urola aldeko kontu ta komerixek ipuin liburuxka, bi urte pasako lan jardueraren emaitza da eta bertan Urola-erdiko eskualdeko ipuin eta kondairak jasotzen dira. Askotan pentsatu izan dugu jentil eta pertsonaia mitologikoen gora-beherak, Aralar bezalako tokietan metatzen direla soilik, baina benetan Euskal Herri guztian zabaldurik daude eta gure alderdia bereziki aberatsa da ipuin eta kondairetan. Beraz ipuin liburuxka hau, bertakoa berreskuratu eta zabaltzeko ahalegiña da. Euskaldunen historia ahozkoa izan da eta horrela iritis zaizkigu gure aurreko eta antxiñekoen ipui eta kondairak. Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil eta Beizama aldean jasotako ipuiak dira liburuxkan datozenak eta han eta hemen jasotako ipui motzetatik, sormen lanaren bidez aipatutako ipui sorta osatu da. Ipuiak Gurutz Garmendiarenak eta marrazkiak Josu Arrietarenak dira eta irakurleak entretenitzeaz gain, bertako ahozko memoria berreskuratzeko ahalegiña da liburuxka.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07