blogak

Sustatu

Zuzeneko partida azkarra primeran irten da Korrika amaitutakoan

Korrika amaitu eta lekukoak zekarren mezua irakurri ondoren, iragarri genuen Egunean Behin partida azkarra egin da Donostiako Bulebarrean. Ehunka lagun agertu dira, gehienek lortu dute konexioa, eta 300 jokalaritik hora aritu dira aldi berean hiru txandako partida sorta jokatzen, Antton Telleria esatariak kioskotik zuzenduta, eta EITBren eta CodeSyntax-en teknikarien arreta zorrotzarekin. Alba Estrada jokalariak irabazi du 520 punturekin, hiru txanden ostean.

320 jokalari inguru konektatu dira aldibereko partidara. Hiru txanda jokatu dituzte, eta emozioa izan da, lehen eta bigarren txanda amaitu ondoren ere, sailkapenean aldaketa egon baita. Alba erabiltzailea izan da garaile hori, 520 punturekin, eta oholtzara igo ondoren izena ere Alba duela jakin dugu, Alba Estrada, bilbotarra sortzez, Zarautzen bizi da eta Gasteizen irakasle gisa egiten du lan. Kontatu digunez, astez asteko partidetan ez zaio egokitu inoiz irabazle izatea, baina lantokiko taldean bai, nagusitu izan da behin baino gehiagotan.

Sailkapeneko lehiaz aparte, zozketa egin da eta 52. sailkatuari egokitu zaio zozketako saria. Fonxa jokalaria izan da, Aretxabaletakoa, Ramon Iturrikastillo izenez.

Albak eta Ramonek aurikular aurreratu batzuk jaso dituzte, eta EITB, Korrika eta Egunean Behineko mertxandisin sorta. Goragoko irudiak han dira biak pozik, Antton Telleria aurkezlearekin.

Argazki batzuk jarraian, zelako giro polita suertatu den Bulebarrean. Argazki gehiago Irutxuloko Hitzak argitaratu ditu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07