blogak

Sustatu

Zortzi mila milioi biztanle Lurrean

Nazio Batuen kalkulua da aste honetan 8.000 milioi biztanleko populaziora iritsiko dela Lurra. Kontaketa zehatza zaila da, baina estatistiketan oinarritutako kontagailu bat sortu dute batzuek, Worldometer izenarekin, eta hurrengo orduetan muga gaindituko duigula ematen du. Une honetan 7.00 pertsona bakarrik falta dira zenbakia biribiltzeko.

Historian, mugarri hauek gainditu ditu Lurreko populazioak:

Mugarria Urtea
MIla milioi 1804
2 mila milioi 1927
3 mila milioi 1960
4 mila milioi 1974
5 mila milioi 1987
6 mila milioi 1998
7 mila milioi 2010
8 mila milioi 2022
9 mila milioi (aurreikuspena) 2037
10 mila milioi 2058

 Goiko zutabeetakoa proiekzioa alda daiteke, noski, nahiz eta 9.000 milioi arte hazkundeak berdintsu jarraituko duela uste den. Datuakhemendik atera ditugu.

Gaurko 8.000 milioi horietan, erdiak munduko 8 herrialdetan bizi dira. 1.426 milioi Txinan, baina kopuru horretatik gertu Indian, 1.417 milioi.

 

Amaitzeko, tresna bitxi bat. Gaur zortzi mila milioi izango gara... baina zenbat ginen zu jaio zinen egunean? Hemen tresnatxo bat, horri erantzuna emateko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07