blogak

Sustatu

ZNI TB: Youtubeko euskarazko edukien aplikazioa

Iaz sortu Zer Non Ikusi (ZNI) webgunea sortu da, Kataluniako Desdelsofa.cat delakoaren eredura, plataforma desberdinetan dauden euskarazko edukiak aurkitzen laguntzeko. Normalean "plataforma" terminoarekin Filmin, Amazon Prime Video edo Netflix badatozkigu gogora, Youtube ere horrela ikus dezakegu, eta hain zuzen ere ZNIk hori kontuan hartu du hasieratik, eta are gehiago aurtengo apiriletik, non Youtubeko atala bereziki landu zuten. Orain, Youtubeko informazio multzo hori, euskarazko hainbat edukirentzako sarbidea, aplikazio bilakatu dute; Androiden bakarrik oraingoz, baina hor da ZNI TB, gauza praktikoa benetan interesa duenarentzat.

Aplikazioa instalaturik, hainbat kategoriatan sailkatuta edukia aurkitzen ahal duzu. Duela hilabete, web bertsioa ireki zuenean, 165 kanaletako ia 70.000 bideo bazeuzkaten sailkatuta.

Lehen bistadizoan aplikazioan ikusten dituzunak sailkatze nagusi horiek dira, telesailak, marrazki bizidunak, podkastak...

Beste bista bat ere badu aplikazioak Katalogo osoa klikatuz ireki dezakeguna. Horrelako ikuspegi batera goaz:

Hemen bilaketak ere funtzionatzen du, goiko adibidean Lesaka izena bilatuz agertu zaigunarekin, adibidez. Interfaze honetatik nagusira itzultzeko, klikatu Zerrendak ikusi eta berriz azalera gatoz:

Bideo jakin batean klikatuz gero... misterio handirik ez: ikusteko aukera, aplikazioan bertan. Baina eduki hau nola pasatu telebistara? horretarako aukera bat omen dago Android TV aparailuekin edo app gehigarriak hartzen dituzten Chromecast bereziekin, esan digutenez, baina Chromecast edo Smart TV arrunten detekzioa ez du egiten oraingo bertsioak.

Hala ere, edukia telebistara mugikor bidez pasatzeko modu erraz bat badago. Ikus goiko irudian Lur eta Ametsen bideoaren pantaila, hortxe dago Kopiatu esteka ikonoa. Horixe egin bada, kopiatu esteka, eta horrekin Youtube aplikazioa ireki, han bilaketan esteka itsatsi, eta agertzen zaizuna, horixe bidaltzen ahal duzu telebistarekin konektatzeko.

Ezagutu eta erabili ZNI TB. Hemendik instalatu Androiden:

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07