blogak

Sustatu

Zinea eta musika: Dock of the Bay jaialdiaren 2020ko edizioa

Dock Of The Bay zinemaldian Donostian egiten da urtero: musikaren inguruko dokumentalak dira bere ardatza. 2020koa 13. edizioa izango da eta urtarrilaren 13tik 18ra luzatuko da. Proiekzioez gain, jarduera gehiago izaten duen ekitaldia izaten da gainera.

Hainbat atal ditu zinemaldi berezi honek, eta honela osatzen dira bere puntu nagusiak aurtengo edizioan:

  • Sail ofiziala, 12 film lehiatzen direlarik. Sari nagusi bat izaten da, eta publikoarena (dirurik gabeko errekonozimendua kasu honetan). Epaimahaia osatzen dute Garbiñe Ortega eta Koldo Almandoz zine adituek eta Nacho Vegas musikari espainiarrak.
  • Perfect Day lehiaketaz kanpoko atalean, beste 8 filmen emanaldia. Musika dokumentaleko beste zinemaldi batzuetatik jada igaro diren lanak dira.
  • Beste emanaldi extra batzuk, Matangi MIA lana bi egunetan (euskaratua dago hemen), The Devil and Daniel Johnston 2005eko lana Paint it Black atzera begirako atalean.
  • Dock Live atalean, filmak ikusten dira zuzeneko musika aretoan bertan jotzen den bitartean.
  • Hiru festa ere antolatu dira.
  • Elkarrizketa saioak eta liburu aurkezpenak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07