blogak

Sustatu

Wordle modako jokoa euskaratu dute

Astelehenean eman genuen Wordle jokoaren famaren berri hemen Sustatun, eta ostiralerako euskaraz dugu jada.Berbaxerka euskaraz agertu eta astebetera. Euskarazko joko adiktiboen urtea izango da 2022? Talaios enpresaren eskurik etorri da Wordle euskaraz: hemen joka daiteke.

Mekanika beste Wordle bertsioen berdina da. Bost letrako hitza asmatu behar da, sartu euskarazko 5 hizkiko bat eta probatu. berdez agertzen bada letrarik, ondo, bere tokian dago; horiz agertzen bada, hitzaren parte da, baina beste toki bat dagokio, eta gris iluna agertzen bada, hizki hori ez dago gaurko hitzean.

Sei saiakera dituzu hitza asmatzeko, eta egunero erronka bakarra dago, Berbaxerkan edo Egunean Behin-en bezala.

Wordle asko zabaldu da azken asteetan. Hona zenbait bertsio:

  

Jokoaren zabalkunde bat-batekoa Wordle izenarekin pixkat harritzekoa da joko hau ez baita atzo goizekoa. Telebistako programa gisa Espainian Lingo izenarekin ezaguna egin zen 1991-1996 tartean (Ramoncin kantaria aurkezle zela). 2021eko udazkenetik Andaluziako Canal Sur telebista autonomikoan estreinatu zen berriro Lingo izen horrekin.

 

Euskaraz Wordle jolasteko, hemen: https://wordle.talaios.coop/ (eskerrik asko Talaios!)

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07