blogak

Sustatu

Wikipediako Hezkuntza Ataria berrituta, ikasleekin telematikoki egin daitezkeen ariketa sortarekin

COVID-19 gaixotasunaren ondorioz joan zen astean Eskola Digitala jardunaldian aurkeztu behar genuen Wikipediako Hezkuntza Atari berritua ezin izan genuen erakutsi. Hala ere, inoiz baino beharrezkoa da ikasleekin telematikoki egin daitezkeen ariketak proposatzea eta, horregatik, esfortzu berezia egin dugu azken astean atari hau erabilgarri egiteko. Nahi duen irakasle orok ariketak, tutorialak eta laguntza zuzena aurkituko du https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza atarian.

Mundu osoan zehar milioika ikasle euren etxeetan daude. Irakasleek lan telematikoa egiteko bideak dituzte faltan, eta zaila izango da egun hauei ondo heltzea. Horregatik, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak orain hiru urte hasi zuen Hezkuntza Programaren baitan hezkuntzan egin daitezkeen ekimenak biltzeko atari bat prestatu du. Atari horretan Lehen zein Bigarren hezkuntzan egiteko jarduera multzoa proposatzen dugu, eta Unibertsitatean jada martxan ditugun ekimenak ere osatzen ari gara.

Proposamen bakoitzak bere azalpena dauka, eta irakasleek dudak argitu zein laguntza lortzeko bide telematiko bat ere izango dute. Gainera, bideo-tutorialak eta gai anitzei buruz idazteko gomendioak ere biltzen ditugu. Amaitzeko, irakasleek euren ikasleen lana jarraitzeko Arbela izeneko programa ere badugu.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07