blogak

Sustatu

Wikiderbian Athletic nagusi, baina gauerdira arte da lehia

Wikiderbiaren egun erabakigarria iritsi da (beste derbiarena ere bai), eta Athletic doa aurretik. Ageriko markagailuan Athletic aurretik doa (382-327) baina barrutik zenbaketak jarraitzen du, eta gauerdira arte iraungo du lehiak (partida anaitu ondoren ere egon liteke denbora editatzeko).

Lehiaketan kontatzen dena da Athletic edo Reala taldeen kategorietan dagoen edukian gehitutakoa, dela artikulu berrietan edo lehendik egindakoetan edukia gegituta. Baina lehiarako erabili den tresnak datu gehiago ere ematen ditu. Ikus panel xehetuak bi klubenak: AthleticReala.

 

Athleticen alde editore gehiagok eman dute izena, eta artikulu gehiagotan egin dituzte aldaketak. Gehikuntza berri-berrien alorrean, 73 artikulu berri Athletic-en kategorian, eta 43 Realarenean. Irudi gehikuntza ere zenbatu da (nahiz eta emaitza orokorrean kontatu ez): 63 Athleticentzat, 39 Realarentzat. Kategoria bakarrean agertzen da aurretik Reala, artikulu ikustaldietan.

Talde bakoitzaren artikulu zerrenda ere ikus dezakezue. Hona irudian Realekoak, karaktere gehikuntzaren arabera ordenatuta. Harrobiari buruzko artikulu berri mardul bat dago goian.

 

Artikulu zerrenda ikusteko, hona loturak: Reala -Athletic.

Lehiaren beroa jarraitzeko modu bat ere badago, edizio berrienak ikuskatzen. Hona, berriz ere, Reala eta Athletic. Garaiz zaude zu ere lehia horretan sartu eta talde baten edo bestearen alde editatzeko, hemendik: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Wikiderbia 

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07